Santa eskeko koplak abestu dituzte Beheko Plaza abesbatzako kideek

Baleike 2019ko ots. 3a, 10:33

Santa eskeko koplak abestuz girotu zituen herriko txokoak atzo Beheko Plaza abesbatzak, eguraldi kaskarrari aurre eginez. 

Santa Ageda bihar izan arren, atzo (larunbata) arratsaldean irten ziren Beheko Plaza abesbatzako kideak santa eskeko koplak kantatzera. Arratsaldeko 18:00etan Hogarretik abiatu, eta herriko txoko ugari zeharkatu zituzten kantuan. Leku bakoitzari egokitutako koplak ere prestatu zituzten kantu jirarako. Hona hemen San Telmo kaleko koplak.