Indamendiren mendi irteera bertan behera utzi dute denboraleagatik

Baleike 2019ko ots. 2a, 14:21
Argazkia: Indamendi

Denboralea bereak eta bi egiten ari da. Ekitaldi asko utzi dituzte bertan behera Euskal Erkidego mailan. Horien artean daude gaurko batel ligako jardunaldia, eta Indamendi elkarteak iganderako iragarritako mendi irteera. 

Ohikoa izan ohi da negu giroagatik Gipuzkoako batel ligako jardunaldiak bertan behera uztea. Pasa den asteburuan hala gertatu zen Pasaian, eta oraingoan ere errepikatu egin da. Gaur Donostian, Urumea ibaian, jokatu behar zituzten estropadak, baina eguraldi txarra dela medio bertan behera utzi dituzte. 

Indamendi mendi bazkunak igande honetarako aurreikusita zuen mendi irteera ere ez dute egingo oraingoz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egindako deialdiari so eginez, Arabako Indiagana eta Ixogana mendietara egiteko asmoa zuten txangoa bertan behera utzi dute. Beste une baterako utziko dutela iragarri dute Indamenditik.