Bessans herria zuriz jantzita esnatu da gaur. Elurte handi bat izan da gauean, eta egunerako aurreikusita zeuden hitzorduak bertan behera uztea erabaki dituzte Munduko mushing txapelketako antolatzaileek. Hala, distantzia luzeko probak bakarrik jokatu dituzte. Bertan behera geratu diren proban artean da Kimetz Etxabe zumaiarrak jokatu behar zuen hirugarren eta azken proba.
Kimetzek sei txakurrek tiratako trineoko modalitatean hartu du parte. Gaurkoa jokatu gabe, asteazkenean eta ostegunean egindako postuekin eta denborekin osatu dute txapelketako sailkapen orokorra. Asteazkenean bederatzigarren izan zen, eta ostegunean seigarren. Denborak batuta, txapelketa zortzigarren postuan amaitu du Kimetzek. Irabazlea Renata Válková txekiarra izan da.