Otsailaren 7an jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Musua' emanaldirako sarrerak

Baleike 2019ko ots. 6a, 19:30

Martxoaren 4an bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek Zumaienan, lehenengoa 15:00etan eta bigarrena 17:30ean. Otsailaren 7an, osteguna, jarriko dituzte salgai bi emanaldietarako sarrerak. 

Otsailaren 7an jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eskainiko duten Musua emanaldirako sarrerak. Bi saio eskainiko dituzte martxoaren 4an, Zumaiena ikastetxean: 15:00etan izango da lehenengoa, eta 17:30ean bigarrena. 

Ikuskizunaren saio bakoitzeko 300 sarrera jarriko dira salgai internet bidez, eta beste hainbeste aurrez aurreko salmentan. Sei eurotan salduko dituzte, eta pertsona bakoitzak sei sarrera eskuratu ahal izango ditu gehienez ere. Alondegia kultur etxean salduko dituzte otsailaren 7an 17:00etatik 18:30era Oxford aretoan eta otsailaren 8an 11:00etatik 13:00etara lehenengo pisuko bulegoetan. Otsailaren 9tik aurrera, Turismo Bulegoan salduko dira sarrerak, ohiko ordutegian.   

Internet bidez, aldiz, otsailaren 7an 19:00etatik aurrera izango da sarrerak erosteko aukera, entradium.com webgunearen bitartez. Sarrerak ikuskizunera inprimatuta eramatea beharrezkoa izango da.