'La favorita' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko ots. 1a, 10:06

Yorgos Lanthimos greziar zuzendariaren film honek Oscar sarietarako 10 izendapen jaso ditu. 

Komedia dramatikotzat jotzen den film honek XVIII. mendearen hasieran kokatzen du ikusentzulea. Anne erregina dago Ingalaterrako tronuan, eta haren lagun Lady Sarahk gobernatzen du herrialdea, erreginaren osasun txarra dela eta. Abigail zerbitzariak Sarah konkistatuko du, eta gero eta eragin handiagoa izango du gobernuan. Erreginarekin ere harreman handia izango du Abigailek, eta hori ere erabiliko du zerbitzariak bere nahi handiak asetzen saiatzeko.

Film hori Veneziako Mostran estreinatu zen iazko udan eta Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Emakumezko Aktore Onenaren sariak eskuratu zituen. Pelikula gaur emango dute 22:15ean; bihar, 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.