Mobydick kontzertuan, gaur Itziarko Burugorri Ostatuan

Itziarko Auzo Udala 2019ko ots. 1a, 10:00

Sasoi betean doa aurrera Itziarren udazken-neguko egitarau kulturala. Horrela, Mobydick gisa ezaguna egin den Eneko Burzako bakarlariaren kontzertua dago iragarrita, Burugorri Ostatuan gaueko 23:00etan.

Bilbo aldeko zenbait taldetan aritu eta gero hasi zuen 2008an Enekok Mobydick folk-akustiko tankerako proiektua. Pare bat EPren ondoren 2003an argitaratu zuen “Cotard Delusion” izeneko lan luzea. Azken urteotan etenik gabe aritu da artista ugarirekin: Anari, Ainara Legardon, Jose Gonzalez, Bigott, The New Raemon, Maika Makovski, Damien Jurado, Mursego, Zea Mays eta Christina Rosenvinge, besteak beste. Bere gitarra akustiko eta ahots sakonarekin harrituko gaitu Itziarren. Kontzertua debaldekoa da.