Kimetz Etxabe bederatzigarren izan da munduko txapelketako lehen proban

Baleike 2019ko urt. 30a, 18:15
Argazkia: Peio Romatet

Munduko mushing txapelketa ari dira jokatzen aste honetan Frantziako Bessans herrian. Kimetz Etxabe zumaiarrak gaur bete du jokatuko dituen hiru probetatik lehena.

Munduko mushing txapelketan ari da parte hartzen Kimetz Etxabe gazte zumaiarra. Aurreko txapelketatan txakurkros proban aritu da; aurten, ordea, sei txakurrek tiratako trineoko modalitatean arituko da. 

Gaur, arratsaldeko lehen orduan, jokatu du Kimetzek txapelketako hiru probetatik lehena. 14 kilometroko luzera izan du eta bederatzigarren postuan amaitu du 33:16,5 denborarekin. Irabazlea Txekiar errepublikako Renata Válková izan da 29:56,8 denborarekin. 

Bihar eta ostiralean jokatuko dituzte hurrengo bi probak. Hiru probatan lortutako denborak hartuko dituzte kontutan sailkapen orokorra osatzeko.