BIDEOA: Hamar mila marihuana landare Oikiako pabiloi batean

Baleike 2019ko urt. 30a, 14:00

Marihuana kopuru handitan ekoizteko berotegi bat aurkitu du Ertzaintzak Oikiako pabiloi batean. Hamar mila landare eta hainbat arma atzeman dituzte, eta zortzi lagun atxilotu.

Gaur goizean Baleike.eus-en argitaratu dugun bezala, drogaren kontrako operazio garrantzitsua egin du Ertzaintzak azken orduotan Oikiako Larra enpresa ohiaren pabiloian. ESAN Ertzaintzaren sindikatuak jakinarazi duenez, hamar mila landare eta armak atzemateaz gain, zortzi lagun atxilotu dituzte atzo hasitako operazioan. Atxilotuetako biren gainean ikertzen ari dira oraindik, izan dezaketen inplikazio maila zehazteko. Duela bost bat hilabete hasi ziren kasua ikertzen. ESAN Ertzaintzaren sindikatuak twitter bidez zabaldutako bideo honetan ikus daitezke berotegiko irudiak.

[Datuak eguneratu ditugu: hasiera batean 1.000 landare eta zazpi atxiloturen berri eman zuen ESAN Ertzaintzaren sindikatuak, baina 10.000 inguru dira atzemandako landareak, eta oraingoz zortzi atxilotuak]