Drogaren aurkako operazio bat du martxan Ertzaintzak Oikian

Baleike 2019ko urt. 30a, 11:38
Ertzaintza, Larra fabrika zaharraren atarian. (Argazkia: Baleike.eus)

Oikiako Larra fabrika zaharra ari dira miatzen. Ikerketak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du Ertzaintzak.

Ikerketa itxi arte Ertzaintzak ez du xehetasunik eman nahi, baina operazio garrantzitsua dela dirudi. Zenbait lekukoren arabera, marihuana ekoizteko negutegi bat topatu dute garai batean Larra izan zen fabrikan, eta hainbat lagun atxilotu dituzte. Dena den, Ertzaintzak ikerketa amaitzean jakingo da datu gehiago.

Une honetan, Ertzaintzak zaintzapean dauka ingurua.