Zumaiar bat podiumean, berdintasunean jokatutako Boulder proban

Baleike 2019ko urt. 29a, 20:00

Eskolarteko I. Boulder ligaxkako bi probetatik lehena jokatu zen igandean Aretxabaletan. Kadete mailan, Oier Basurko zumaiarra hirugarren izan zen.

Ligaxka honek badu berezitasun bat, eta da neskak eta mutilak batera arituko direla horman gora, baldintza berdinekin. Gipuzkoan eta Euskadin lehen aldiz, gainera, sailkapen mistoa izan zen. Podiumera neskak zein mutilak igo ziren, eta, berezitasun bezala, kadete mailan neska eta mutil baten arteko berdinketa izan zen lehen postuan.

Proba horretan bertan, kadete mailan, Oier Basurko zumaiarra hirugarren izan zen.

Ligaxkako bigarren eta azken proba ekainaren 2an jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegian.