Lan bila dabiltzanentzako beste bi ikastaro antolatu ditu udal elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2019ko urt. 29a, 17:35

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro berri emango ditu otsailean. Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 

Hiru orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

Konpetentziak helburuetan zehaztu: Ikasi zure konpetentziak ebaluatzen eta helburuetan zehazten.

  • Data: Otsailak 8 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara.

Egin salto autoenplegura: Zure kabuz lan egiteko sentsibilizazioa.

  • Data: otsailak 19 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania.

Hemen duzue otsaileko ikastaroen eskaintza guztia.