Leire Baraibar hirugarren izan da Gernika-Lumoko Etxera Trail lasterketan

Baleike 2019ko urt. 28a, 16:00
Argazkiak: Busturialdeko Hitza.

Atzo goizean jokatu zen lasterketa honetan 400 korrilari inguru izan ziren irteera puntuan. Leire Baraibarrekin batera beste zumaiar batzuk ere atera ziren.

Presoen eskubideen aldeko mendi lasterketa 10:30ean hasi zen Gernika-Lumon. 16 kilometroko ibilbideari eta 650eko malda positiboari aurre egin beharra izan zioten atzo korrikalariek. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu eta bidea lokatzez beteta egon zen, ondorioz, asko izan ziren bidean irrist egin eta lurrera erori zirenak.

Emakumezkoen sailkapenean, podiumera igotzea lortu zuen Leire Baraibarrek 01:40:46ko denborarekin. Hirugarren izan zen Oihana Azkorbebeitia (01:24:28) irabazlearen eta Garazi Sampedroren (01:35:34) atzetik. Gizonezkoetan, berriz, Ion Sola izan zen garailea 01:19:14eko denborarekin. Bigarren egin zuen Igor Urionabarrenetxeak 18 segundura, eta hirugarren izan zen Eneko Zabala 28 segundura.

Zumaiarren emaitzak

Partaidetza handia izan zen atzoko mendi lasterketan, eta horietatik guztietatik 17 zumaiar izan ziren irteera puntuan. Gizonezkoetan azkarrena Ion Larrañaga izan zen. 13. postuan amaitu zuen, irabazlearengandik lau minutura. Larrañagaren atzetik, segundu batetara, Jokin Gijarro sartu zen. Hirugarren gizonezko zumaiarra, Unai Gijarro izan zen. Lehenengo emakumezko zumairra, berriz, Leire Baraibar izan zen, eta bere atzetik sailkatu ziren Saioa Zubiaurre eta Ane Eizagirre. Zumaiarren sailkapen osoa ikusteko klikatu hemen.