Iñigo Zaratek eta Nagore Gallastegik irabazi dute Zumaiako VIII. txakurkrosa

Baleike 2019ko urt. 27a, 18:02

Zumaiako VIII. Txakurkrosa jokatu dute gaur goizean Alai auzategia eta Basustagaina artean. 80tik gora korrikalarik, eta beste hainbeste txakurrek, hartu dute parte euripean jokatu den proba honetan. 

Basustagainean prestatutako zirkuitua lokaztuta zegoen azken egunetan egindako euriteen ondorioz, eta horrek izan du eragina. Lasterketa irabazteko faboritoetakoa zen Mikel Etxeberria zumaiarrak min hartu du txorgatilean, eta, ondorioz, proba utzi behar izan du. 

Iñigo Zarate eta Isker txakurra izan dira irabazleak gizonezkoetan 29:26 denborarekin. Bigarren postuan Roberto Romo eta Tara sailkatu dira (29:31), eta hirugarren Marco Salazar eta Tito (31:30). Lehen zumaiarra Jon Amas izan da Jero txakurrarekin (32:26). Bosgarren egin du saikapen orokorrean. Bigarren zumaiarra Mikel Astarloa eta Buba izan dira (14, 33:38 denborarekin), eta hirugarrena Txetxu Tamayo (34:06).

Emakumezkoetan tarte handiarekin irabazi dute Nagore Gallastegik eta Kinik, 36:52 denborarekin. Bera izan da lehen zumaiarra. Bigarren Nerea Goikoetxea eta Gar sailkatu dira (37:41), eta hirugarren Sonia Albarez eta Trier (40:27). Bera izan da bigarren zumaiar onena. 

Hemen dituzue gaurko lasterketako emaitzak.

Argazkiak: Juan Luis Romatet eta Javi Salvador.