Bertan behera geratu da batel ligako igandeko estropada

Baleike 2019ko urt. 25a, 14:13

Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatu behar zuten igande honetan, Pasaiako uretan. Estropadak, baina, bertan behera geratu dira denboraleagatik. 

Batel ligako bi jardunaldi jokatu dira oraingoz: urtarrilaren 12an Pasaian, eta egun bat geroago Tolosan. Bietan ere emaitza onak lortu dituzte Zumaiako batelek. 

Igandean jokatu behar zen jardunaldia datorren otsailaren 3ra atzeratu dutela iragarri dute Arraun federaziotik.