Familia jolasean egitasmoaren hirugarren saioa egingo da igandean, Ludotekan

Baleike 2019ko urt. 25a, 08:35

Igande honetan familientzako irekita egongo da Ludoteka, Familia jolasean egitasmoaren hirugarren saiorako.

Saioa igande honetan, 17:00-19:30 ordutegian egingo da. 4-5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ekimena izango da. Haurrek heldu batez lagunduta egon beharko dute, egun horretan hezitzaileak ez baitira haur horien arduradun izango. Bestalde, Ludotekatik gogoratzen dute zerbitzu hau ez dagoela haur txikientzat egokituta.