Libana Taboada: “Kontsultara etortzen direnei beraien egunerokotasuna deskribatzeko eskatzen diet"

Baleike 2019ko urt. 24a, 14:30
Argazkia: Amaia Urbieta Arruti/Urola Kostako Hitza.

Duela hiru hilabete jarri zuen martxan Zarauzko Udalak Kirol Orientazio Zerbitzua, eta bertako arduraduna da Libana Taboada oikiarra. Urola Kostako Hitzan elkarrizketa egin diote.

Iazko urrian hasi zen Libana Taboada Kirol Orientazio Zerbitzuko (KOZ) aholkulari lanetan. Bere zeregina da, batez ere, zerbitzura joaten diren pertsonentzat entrenamendu planak egitea. Orain arte joan diren pertsonen batez besteko adina 55 urte ingurukoa da, eta gehienak 65 urtetik gorakoak izan dira, %40 gizonak eta %60 emakumeak. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian edo anbulatorioan eskaintzen du zerbitzua, astelehenetik asteazkenera bitartean.

Elkarrizketa osoa hemen.