Tailer irekia antolatu du Txiribueltak larunbaterako

Baleike 2019ko urt. 23a, 11:28

Txiribuelta elkarteak antolatuta, tailer irekia egingo da larunbat honetan, 11:00etatik aurrera, Torreberrin. Familian parte hartzeko aukera zabaldu du elkarteak. 

Ekimena 11:00etan hasiko da. Batetik, 0-2 urteko haurrentzako txikien txokoa egongo da. Bestetik, 2-6 urte arteko umeek material birziklatuarekin musika instrumentuak egingo dituzte. 

Jarraian, 12:00etan hasita, Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak Mamuak eta beste auzokide batzuk ipuin kontaketa saioa eskainiko du. 3-6 urteko haurrei zuzendutako saioa izango da hau.