Mer-Kabi-llo azoka antolatu dute Kabi tabernan

Baleike 2019ko urt. 22a, 16:58

Mer-Kabi-llo izeneko azoka egingo dute asteburu honetan Kabi tabernan. Bigarren eskuko arropak, liburuak, diskak eta bestelako produktuak izango dira salgai larunbatean eta igandean Patxita Etxezarreta kaleko taberna honetan. 

Gaur hasi eta ostiral arratsaldera arte izango da produktuak tabernara eramateko epea. Prezioak antolatzaileek jarriko dituzte, baina, produktu berezien kasuan, salmentako prezioa adosteko aukera izango da. Salmentatik ateratako dirua produktuak eraman dituztenei emango zaie. 

Aurrekoetan bezala, saltzen ez den arropa Cáritasera emango da, eta hala nahi duenak, produktuak berreskuratzeko aukera ere izango du.

Larunbatean eta igandean, hilaren 26an eta 27an, 12:00etatik 23:00etara bitartean izango da azoka martxan.