Gizarte langile bat kontratatzeko prozesua hasi du Udalak

Baleike 2019ko urt. 22a, 14:36

Gaur bertan zabaldu du Udalak, Lanbideren bitartez, gizarte langile bat kontratatzeko lehiaketa bidezko prozesua. Pertsona interesdunek, beraz, Lanbideko webgunean eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

Lanpostua lanaldi osokoa eta, printzipioz, 2019ko abenduaren 31 bitartekoa izango da. Lanpostuaren ardura nagusiak udalerriko gizarte-eskubideen eta gizarte-baliabideen inguruko informazioa, orientabidea eta kudeaketa izango dira.

Hautagaiek bete beharreko ezinbesteko baldintzak hauek dira:

Gutxieneko titulazioa: Gizarte laneko diploma titulua edo homologatua edo gradu baliokideko titulua edukitze a edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Eskatzen den euskara maila: Euskara: 3. HE edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Informazio gehiagorako begiratu oinarriak.