Ostegunean jarriko dira salgai ‘Go!azen’ antzezlaneko sarrerak

Baleike 2019ko urt. 22a, 12:17

Otsailaren 16an, Go!azen antzerkiko bi saio izango dira Zumaiena ikastetxeko aretoan: lehenengoa 17:00etan, eta bigarrengoa, 19:00etan. Sarrera guztiak sei eurotan salduko dira, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu.

Etzi jarriko dira salgai Go!azen antzezlana ikusteko sarrerak. Aurten, gainera, bi modutara erosi ahalko dira. Alde batetik, internet bidez, eta beste aldetik, zuzeneko salmenta bidez. Saio bakoitzerako sarrera erdiak online erosteko aukera egongo da, eta beste erdiak, berriz, zuzeneko bidetik.

Bi salmentak egun berdinean hasiko badira ere, zumaiarrei lehentasuna emateko asmoz, zuzeneko salmenta 17:00etan hasiko da Oxforden (19:00etan amaituko da), eta internet bidezkoa, aldiz, 19:00etan. Online erosi nahi dutenek www.entradium.com helbidean sartu beharko dute, eta emanaldirako sarrerrak inprimatzea derrigorrezkoa izango da.

Sarrera guztiak sei eurotan salduko dira, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu.