2019/02/16 17:00etan

Antzerkia

Go!azen, berriz antzerkira

Go!azen, berriz antzerkira
Zumaiena ikastetxea, Zumaia

Go!azen antzezlanaren bi saio izango dira Zumaiena ikastetxean otsailaren 16an:17:00etan lehenengo saioa, eta 19:00etan bigarrena. 

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel… Markelek Markel izaten jarraituko du.