Jesus Olaizolak Zumaiako Udalean egindako lana aitortu dute

Baleike 2019ko urt. 22a, 09:10

Ostiralean, urtarrilaren 18an, hil zen Jesus Olaizola Estal, Jexux Largo, hainbat urtez Zumaiako Udaleko langilea izandakoa. 

Udal Gobernuak ohar honen bidez bere lana aitortu du: "1946an hasi zen eta 1992an erretiroa hartu bitartean, 46 urte luzez herriaren alde lan handia egin zuen, administrazioan dena egiteko zegoen garaian. Udal Gobernuak egindako lana aitortu eta eskertu nahi ditu eta familiari doluminak azaldu nahi dizkio".