Ontzigintza tradizionalaren inguruko ikastaroko lekuak bete dira

Baleike 2019ko urt. 21a, 19:26

Agustin Jordan Romerok euskal ontzigintza tradizionalaren inguruko ikastaroa emango du datorren astean Zumaian, Beduola elkarteak antolatuta. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaro honetarako gordetako lekuak bete dira, eta, beraz izen-ematea dagoeneko itxi dute.