Darahli Elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du datorren astean

Baleike 2019ko urt. 19a, 14:00

Zumaiako ikastetxeetan bilduko dituzte elikagaiak urtarrilaren 23tik 25era bitartean. Urtarrilaren 26an, aldiz, Dia, Bm eta Eroski supermerkatuetan izango dira. 

Piztu itxaropena lelopean iritsiko da datorren astean Sahararen aldeko Euskal Karabana, Darahli Elkartearen eskutik. Saharar herriari ahalik eta elikagai gehien eramateko asmoz antolatu dute aurten ere karabana, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetako elikagai falta asetzeko helburuarekin. 

Azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta sendagaiak (kadukatu gabeak) bilduko dituzte. Zumaiako ikastetxeetan izango dira urtarrilaren 23tik 25era bitartean. Urtarrilaren 26an, aldiz, Dia, Bm eta Eroski supermerkatuetan jasoko dituzte.