Zumaiak doako wifia izango du urte eta erdiko epean

Baleike 2019ko urt. 18a, 15:55

Europar Batasuneko WiFi4EU programarako eskaera egin zuen Udalak eta abenduan jaso zuen eskaera onartu zenaren jakinarazpena. Ekimen horrek espazio publikoetan, hau da, parke, plaza, eraikin ofizial, liburutegi,osasun zentro edota museoetan herritarren wifirako sarbidea bultzatzen du.

Zumaiako Udalak, WIFI4EU programaren baitan, espazio publikoan wifia jartzeko Europako diru-laguntza eskaera egin eta abenduan baiezkoa jaso zuen. Orain, 18 hilabeteko tartean, wifi publikoaren instalazioa burutzeko epea izango du Udalak, horretarako baimenduta dagoen enpresa baten bidez.

WiFi4EU ekimena Europar Batasunetik dator eta helburu du espazio publikoetan, hau da, parke, plaza, eraikin ofizial, liburutegi,osasun zentro edota museoetan, herritarren wifirako sarbidea bultzatzea. Udalak landuko duen proiektuan zehaztuko da zein gunetan joango den wifi publikoa, baina jakinarazi dutenez, herritar gehien ibiltzen diren guneak lehenetsiko dituzte.