"Ba al dakizue non dagoen iparrizarra?

Baleike 2019ko urt. 18a, 09:04

Aranzadi zientzia elkarteko Astronomia sailaren Astro-argazkigintza erakusketa zabaldu zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Izarren, planeten edota konstelazioen argazkiez osatzen da erakusketa hau. Berezitasun bezala, argazki hauek guztiak Euskal Herriko zeruetan aterata daude.

Irekierarekin batera, atzo arratsaldean, Zerua ezagutzen tailerra egin zuten. Aranzadiko Astronomia saileko kide Virginia Garciak gidatu zuen tailerra. Hala, besteak beste, azaldu zuen konstelazioak zer diren, edota urtaroaren arabera gure zeruan zer izar edo planeta ikus daitezkeen. Txikienek liluratuta jarraitu zuten tailerra. 

Erakusketa hau otsailaren 3ra bitartean egongo da Oxforden, eta 18:00-20:00 ordutegian bisitatu ahal izango da. 

Erlazionatuak

Zeruko mirariei begira

Baleike 2019 urt 16 Zumaia