Garraio publikoan aldaketak izango dira San Sebastian eguna dela eta

Baleike 2019ko urt. 17a, 12:43

Donostia alderako trenek eta autobusek ordutegi eta geraleku aldaketak izango dituzte. Azpeitia aldera ere, zerbitzu bereziak egongo dira.

Urtarrilaren 20an, igandean, ospatuko da San Sebastian eguna Donostian eta Azpeitian, eta horrek, eragina izango du zerbitzu publikoan. 

Donostiara joan nahi dutenek, beraz, kontutan hartu beharko dituzten aldaketak hauek izango dira:

  • Trena: urtarrilaren 19tik 20rako gauean, Zumaia - Amara tartean gau osoan zehar orduro eskainiko du zerbitzua Euskotrenek. Zumaiatik Donostiara 23:30ean hasita, orduro egongo da trena 06:30ak arte. Donostiatik Zumaiara, berriz, 22:50tik hasita orduro izango da zerbitzua 05:50 arte. Urtarrilaren 20an, aldiz, ohiko ordutegia egongo da, baina, haurren danborradarako 11:11n Zumaiatik tren gehigarri bat irtengo da (San Pelaioko geralekuak ez du geldiadirik egingo).
  • Autobusa: urtarrilaren 19tik 20rako gauean, larunbat gauetan izaten den ohiko ordutegia izango du autobusak. Horrez gain, 20tik 21erako gauean, gaueko zerbitzu berezia izango da. Horrela, UK49G autobus linean, Zumaiatik irteerak egingo dira Donostiara 23:00etan, 00:00etan, 01:00etan eta 02:00etan. Donostiatik Zumaiara ere izango da zerbitzua ordu hauetan: 23:30ean, 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan eta 03:00etan. Era berean, San Sebastian egunean eta haur danborrada dela eta, Askatasun Etorbidean dagoen geralekua Zubieta kalera eraman beharko da Donostiatik 10:00etatik 15:00etara irteten diren zerbitzuetan.

Azpeitira joan nahi dutenek, aldiz, aldaketa hauek hartu beharko dituzte kontuan:

  • Autobusa: UK46G autobus linean, urtarrilaren 19tik 20rako gauean, larunbat gauetan izaten den ohiko zerbitzua egongo da. Horrez gain, 20tik 21erako gauean ere, gaueko zerbitzu berezia jarriko da UK06 eta UK46G lineatan. Lehenengoari dagokionez, Zumaia-Zumarraga linea, Zumaiatik orduro aterako dira autobusak 06:45etatik 22:45ak arte ordu hauetan izan ezik: 12:45, 15:45, 18:45. Zumarragatik Zumaiara arte, aldiz, orduro egongo dira autobusak 08:10ean hasita 22:10 arte. Hemen ere salbuespen batzuk egongo dira eta ez da zerbitzurik izango 11:10, 14:10, 17:10 eta 20:10ean. Bigarren lineari dagokionez, Zumaia-Azkoitia, Zumaiatik bi autobus irtengo dira 23:20 eta 00:45ean. Azkoititik Zumaiara, berriz, bakarra egongo da 00:00etan. Ordutegi aldaketak ez ezik, geralekuetan ere aldaketak izango dira Azpeitian. Hala, urtarrilaren 19an, gaueko 21:45etatik 22:45etara, Julian Elorzako, Tren Museoko eta Anbulategiko geltokiak ezeztatuta geratuko dira. Julian Elorzako eta Tren Museoko geltokiak saihesbideko autobus geltokira pasako dira; Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parera.