'Zorion hutsa' antzezlana, bihar, Torreberri Gaztetxean

Baleike 2019ko urt. 17a, 09:06

Katiuska antzerki taldeak Zorion hutsa antzezlana taularatuko du, bihar, 22:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Sarrera 5 euro izango da. 

Antzezleen gaurkotasunarekin lotutako gaiak lantzen dituen lana da hau, beti ere, publikoan hausnarketa eragiteko asmoz. Fikzioaren eta dramaren nahasketa da, modu jostagarrian aurkeztuta.