Banatu ditugu bazkideen artean zozkatutako ipuintxo bildumak

Baleike 2019ko urt. 16a, 18:40

Minis argitaletxeak plazaratu eta Xabier Azkue zumaiarrak euskaratu dituen sei ipuintxoren bi bildumek badituzte saridunak.

Hainbat abantaila ditu Baleikeko bazkide izateak, horien artean, zozketak. Minis argitaletxeak plazaratutako ipuintxoen bi bilduma zozkatu ditugu aste honetan, eta honakoak dira saridunak: Abelin Linazisoro eta Arri Zubimendi. Zorionak!

Laster abiatuko dugu beste zozketa bat. Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela Baleikeko bazkide izatea.