Igogailua eraikitzeko lanek hartu dute San Jose kalea

Beheko plaza eta San Jose kalea lotuko dituen igogailuaren lanak hasi dituzte dagoeneko. Geroz eta presentzia handiagoa dute obrek auzoan, eta ondorioz, kalea ibilgailuentzat itxi dute urtarrilaren 28ra arte. Trafikoa San Juan egoitza aurretik igarotzen den kaletik bideratuko dute.