Oriako eta Urolako angulariek elkartea sortzeko asmoa dute

Baleike 2019ko urt. 15a, 12:55

Urak nahasita datoz Urola eta Oria ibaian. Bertan aritzen diren angulariak kexu dira angula arrantzatzeko epea astebete bakarrik iraun dutelako. Horren harira, bi ibaietako angulariek elkartea sortzeko asmoa erakutsi dute.

Aurreko urteetan ez bezala, eta angula babesteko asmoarekin, hau arrantzatzeko epea era drastikoan moztu dute. Lehen pare bat hilabeteko epea izaten zuten angula arrantzatzeko: azaroaren erdialdetik urtarrilaren erdialdera, hain zuzen ere. Aurten, epea, astebetera mugatu dute. Horrek kexa ugari eragin ditu angularien artean. Oriako angulariak agintariekin bildu ziren pasa den larunbatean beraien egoeraren berri emateko.

Arazoaren aurrean, biltzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute. Horrez gain, Urolako eta Oriako angulariek elkartea sortzeko asmoa azaldu dute, oraindik zehazteko puntu asko dituzten arren.

Honen berri eman du Urola Kostako Hitzak. Hemen irakurri dezakezue.