Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Urola Kostako Udal Elkartea 2019ko urt. 14a, 18:00

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu urtarrilean.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko da

Data: urtarrilak 18 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

  • CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko da.

Data: urtarrilak 25 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Urtarrileko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen.