Musika eta Dantza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da gaur

Baleike 2019ko urt. 14a, 12:50
Esti Curiel eta Inazio Tolosa izango dira antzerkiko irakasleak.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak bigarren lauhilekoan eskaintzen dituen ikastaroetan izen emateko aukera izango da gaurtik hilaren 21a arte. Lau hilabeteko ikastaroak eta sei ordukoak emango dira apirila bitartean.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak bigarren lauhilekoan eskainiko dituen ikastaroetan izen emate epea zabaldu du gaurtik hilaren 21a arte. Urtarriletik apirilera bitarte emango dituzten ikastaroak bitan banatu dituzte: lau hilabetekoak eta sei ordukoak.

Horrela, lau hilabeteko ikastaroak honako hauek izango dira: antzerkia, plaza dantzak eta musika tailerra. Antzerkiari dagokionez, hiru adin tarteko pertsonentzat eginto dituzte tailerrak: 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoentzat. Asteartetan izango da Musika eskolan eta Esti Curiel eta Inazio Tolosa izango dira irakasleak. Hilero 24 euroko kuota ordaindu beharko da. Plaza dantzak ikastaroari dagokionez, 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta egongo dira eta ostegunetan emango du ikastaroa Aitor Aizpuruak Torreberrin, 15:00etatik 16:30etara. Hilero 27 euro ordaindu beharko da. Azkenik, 0-4 urte bitarteko haurrentzako musika tailerra egongo da. Karina Carmona izango da irakaslea eta Zumaiena ikastetxean emango ditu klaseak astelehenetan. Hiru ordutegi egongo dira: 17:00etatik 17:45etara, 17:45etatik 18:30etara eta 18:30etatik 19:15etara. Hileko kuota 15 eurokoa izango da.

Sei orduko ikastaroei dagokionez, hauek izango dira eskainiko dituztenak: dantza klasikoa; biodantza; yoga, osasuna eta kontzentrazioa; dantza garaikidea; txalaparta; flamenkoa; sabel dantza; batukada tailerra eta gorputz adierazpena. Dantza klasikoa 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoentzat eskainiko da ostegunetan Zumaiena ikastetxean. Lehenengo taldekoek 17:00etatik 18:00etara izango dute klasea, bigarren taldekoek 18:00etatik 19:30etara eta hirugarren taldekoek 19:30etatik 21:00etara. Garazi Etxaburu izango da irakaslea. Biodantza 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Ana Pavo irakaslearen eskutik asteazkenetan emango da 18:15etatik 20:15etara Zumaiena ikastetxean. Yoga, osasuna eta kontzentrazioa ikastaroa, berriz, larunbatetan emango da Musika eskolan. Marina Pintos izango da irakaslea eta 18 urtetik gorakoentzat izango da. Bilera batean zehaztuko da ikastaroaren ordutegia. Dantza garaikidea, dantza klasikoa bezala, hiru adin taldetan banatuko da: 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoak. Hemen ere Garazi Etxaburu izango da irakaslea eta asteartetan emango ditu saioak Zumaienan. Lehenengo taldekoek 17:00etatik 18:00etara izango dute klasea, bigarren taldekoek 18:00etatik 19:30etara eta hirugarren taldekoek 19:30etatik 21:00etara.

Txalaparta ikastaroa, aldiz, 14 urtetik gorakoentzat izango da. Ander Hormazurik irakatsiko du Musika eskolan eta bilera batean erabakiko da noiz eta zein ordutan izango den klasea. Flamenko ikastaroa ere, 14 urtetik gorakoentzat izango da. Ostiraletan emango ditu klaseak Juncal Martin irakasleak 19:00etatik 20:30etara, Zumaienan. Sabel dantzarekin jarraituz, Amancay Gaztañaga irakasleak 13 urtetik gorakoentzat zuzenduko du ikastaroa. Zumaienan izango da ostegunetan, baina ordua zehazteke dago. Batukada tailerrak, berriz, bi talde izango ditu. Alde batetik, 8-13 urte bitartekoak, eta beste aldetik, 14 urtetik gorakoak. Gorka Catediano izango da irakaslea eta asteazkenetan emango du. Ordua zehazteko bilera egingo da. Amaitzeko, gorputz adierazpena ikastaroa dago. Hiru adin taldetan banatuko da: 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoak. Amancay Gaztañaga izango da irakaslea eta ostegunetan emango ditu klaseak Zumaienan. Ordua zehazteko bilera egingo da.

Sei orduko ikastaro horiek guztiak 27 euroko kuota izango dute. Lehen esan bezala, ikastaroetarako izen ematea gaurtik urtarrilaren 21a arte egongo da zabalik. Izen emateko bide hauek erabili daitezke: 943-86 11 83 telefonoa, musikaeskola@zumaia.eus helbide elektronikoa edo Musika eskola bertara joan 17:30etatik 19:30era.