Faxismoaren aurrean mobilizaziora deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak

Baleike 2019ko urt. 14a, 10:53

'Faxismoaren aurrean elkartasun feminista! Solidaritatea andaluziarrekin’ lelopean, mobilizazioak deitu dira biharko Euskal Herrian. Zumaian Saregileen plazan elkartuko dira, 19:30ean.

Bihar, urtarrilak 15, 'Faxismoaren aurrean elkartasun feminista! Solidaritatea andaluziarrekin’ lelopean, mobilizazioak egingo dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Horrela, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta, Zumaian ere bat egingo dute ekimenarekin. Hala, bihar, Saregileen plazan elkartuko dira 19:30ean.