'Dantza' pelikula ikusteko azken eguna

Telmo Esnalen 'Dantza' pelikula ari dira ematen asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaur izango da filma hau ikusteko azken eguna, 19:30eko saioan.

Ikusle kopuru polita hurreratu da Aita Marira euskal dantzak oinarri dituen dokumental hau ikustera. Atzo, gainera, Esnal bera izan zen Aita Marin pelikula aurkezten.