Lan txukuna egin du Zumaiak batel ligako bigarren jardunaldian

Baleike 2019ko urt. 13a, 15:05

Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean, Tolosan. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak zortzi ontzirekin hartu du parte gaurkoan. 

Infantil neskek eta infantil mutilek lortutako bigarren postuak aipatu behar dira gaur. Hemen dituzue zumaiarrek lortutako emaitzak:

  • Emakumezkoak, haurrak: 2.
  • Emakumezkoak, promesak: A ontzia 6., eta B ontzia 12.
  • Gizonezkoak, infantilak: A ontzia 2., eta B ontzia 5.
  • Gizonezkoak, kadeteak: A ontzia 5, B ontzia 10., eta C ontzia 16. 
Erlazionatuak