Galerna musikalak hartu zuen atzo Tximista garagardotegia

Galerna musikalak hartu zuen atzo Tximista garagardotegia

Galerna hirukoteak bere lehen kontzertua eman zuen atzo Tximista garagardotegian. Taberna txiki geratu zen emanaldia entzutera hurreratutako jende pilarekin. 

Ainhoa Urteagak, Eneko Atxak eta Aitor Aristik osatzen dute Galerna. Beraien Instagramean dioten bezala (@gugalerna), estilo ezberdinak lantzen dituen hirukotea da hau. Hala, pop doinuak entzun izan ziren atzo, eta baita euskal folkaren ukituak dituzten abestiak ere. Bertaratutakoak gustura izan ziren hiru gazte hauek emandako kontzertuarekin.