'Mommy' pelikula emango dute bihar Paradisu Zineman

Baleike 2019ko urt. 12a, 11:16

Urte berriarekin batera bueltan da Paradisu Zinema, Torreberri Gaztetxean. Urtea hasteko Xavier Dolan zinemagile kanadiarraren Mommy pelikula emango dute. Saioa bihar izango da, 18:30ean hasita, Gaztetxean bertan. 

Pelikula honek ama baten eta haren semearen arteko harreman zail bezain hunkigarria kontatzen du.