Gertu merkatari eta ostalarien elkartea

Gerturen Gabonetako zozketa bereziko irabazleak

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak zozketa berezia egin du Gabon garaian. Elkarteko kideek aste honetan atera dituzte saridunen izenak.

1.000 euroko sariaren irabazlea Yolanda Hernandez izan da, JS Make-up dendan egindako erosketagatik. Beste zortzi bezerok 500 euroko sari bana jasoko dute: Manoli Iriondo (Piratetxea), Koro Lopez (Xiru), Jon Zinkunegi (Monika ileapaindegia), Nekane Santos (BQD bidaiak), Volha (Upela belardenda), Marini Yeregi (Tximak ileapaindegia), Oneski Barandiaran (Kaioa) eta Jokin (A3 diseinuak).