Familia ugarientzako hobariak eska daitezke zerga batzuetan

Baleike 2019ko urt. 10a, 10:46

2019rako onartu ziren ordenantza fiskalek familia ugarientzako hobariak jasotzen dituzte ondasun higiezinen gaineko zergan, eta baita trakzio mekanikoko ibilgailuen zergan ere.

Hobari horiek aplikatzeko eskaerak urtarrilean zehar aurkeztu behar dira. Epez kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

Eskaerak egiterako orduan bete beharreko baldintzen eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa hemen duzue.