Aita Mari omendu dute gaur Donostiako portuan

Baleike 2019ko urt. 9a, 20:11

Donostiako Aquariumak eta Untzi Museoak Aita Mari omendu dute gaur, bere heriotzaren urteurrenean. 1866ko urtarrilaren 9an Kontxako uretan desagertu zen arrantzale zumaiarra.

1866ko urtarrilaren 9an Jose Maria Zubia Cigaran, Mari edo Aita Mari ezagunagoa, betirako desagertu zen itsasoan, ekaitza bortitzak harrapaturik, Donostiako Badiara sartu nahi zuen Getariako arrantza ontzi bateko tripulatzaileen erreskate lanetan ari zela. Denboran zehar ugariak izan dira itsasoan besteen bizitzak salbatzeko eurenak arrisku larrian jarri duten pertsonak edo giza taldeak. Hala ere, 1809an Zumaian jaio zen arrantzaleak ordezkatzen ditu itsas salbamenduaren heroi guzti horiek.

Aita Mari bera eta bere balentria gogoratzeko asmoz, Raúl Pérez Iratxetak eta Esther Irigarayek, Untzi Museoaren eta Aquariumeko zuzendariek, SMH GKEko Iñigo Gutierrezekin eta Gurutze Gorriko ordezkariekin batera, Donostiako portuan dagoen Mariren monumentuaren aurrean lore xorta bat utzi dute.

Aita Mari izena jarri diete Salvamento Marítimo Humanitario (Itsas Laguntza Humanitarioa) GKE gipuzkoarrak eta Andaluziako PROEM-AID elkarteak Mediterraneora bizitzak salbatzera joango den ontziari. #Maydayterraneo ekimenaren baitan egokitutako arrantzaontzia joango da datozen egunetan Mediterraneora.