Freedonia soul taldeak Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2019ko urt. 9a, 17:09

Freedonia soul, funk eta r'n'b talde madrildarrak kontzertua emango du ostiral honetan, 23:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Antolatzaileek lagun batentzako bi sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Saridunaren izena ostegun bazkalondoan aterako dugu. 

Freedonia taldea 2006. urtean sortu zuten Madrilen. Ordutik hiru diska atera ditu: Freedonia (2012), Dignity and freedom (2014), eta Shenobi (2017). 

Erlazionatuak