2019/01/11 - 2019/01/14 19:30/22:15

Zinema

Dantza

Dantza
Aita Mari aretoa, Zumaia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat da filma, bizirik irauteko borroka batena, eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Gai unibertsalak, sinbologia berezi batez jantziak. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Ederra oso, gure-gurea.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.