Urtarrilaren 27an korrituko da Zumaiako VIII. txakurkros lasterketa

Baleike 2019ko urt. 9a, 11:48

Dagoeneko zabalik dago Zumaiako VIII. txakurkros lasterketako izen ematea. Proba hau urtarrilaren 27an jokatuko da. Irteera eta helmuga Alai auzategian kokatuko da, eta zirkuitua Basustagainean prestatuko dute, azken urteotan egin bezala. 

Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da. Parte hartzaileek 8.300 metroko ibilbidea bete beharko dute. Albaitaritza kontrola goizeko 9:00etatik 10:30era bitartean egingo dute. Izenak herrikrosa.eus webgunean eman daitezke. 

Behin proba amaituta, haurrentzako saioak egingo dira. Txikiek txakurrekin korrika saioa egiteko aukera izango durte eguerdiko 12:00etatik aurrera. Izenak unean bertan emango dira, euro baten truke.