Apirilaren 12an pasako da Korrika Zumaiatik

Baleike 2019ko urt. 9a, 10:42

Apirilaren 4tik 14ra bitartean egingo da euskararen aldeko martxa erraldoia. Zumaiatik apirilaren 12an igaroko da, eguerdi aldera. 

Euskal Herri osoa zeharkatuko duen euskararen aldeko 21. martxa apirilaren 4an abiatuko da Nafarroatik, Gares herritik, eta hamar egun geroago bukatuko da Gasteizen, apirilaren 14ean.

Antolakuntzak gaur iragarri ditu Korrika 2019ren ibilbidea eta ordutegia. Hala, Zumaiatik apirilaren 12an pasako da, eguerdiko 11:30ak aldera.