Pentsio duinen aldeko manifestazioa egin da gaur eguerdian

Baleike 2019ko urt. 7a, 14:27

Gabonetako oporraldien ostean, herriko jubilatu eta pentsionista talde baten mobilizazioak aurrera jarraitzen du.

Iaz hasitako ibilbideari jarraiki, aurten ere, bide beretik jarraitzea pentsatu du herriko jubilatu eta pentsionista talde batek. Hala, asteleheneroko hitzorduari hutsik egin gabe, gaurkoan manifestazioa egin dute Erribera kaletik zehar. Pentsio duinen aldarriak jarraipena izango du, eta datorren astelehenean ere, hilaren 14an, Saregileen plazan elkartuko dira 12:00etan.