ZTR taldearen lehen mendi irteera arrakastatsua izan da

Baleike 2019ko urt. 7a, 09:53

Zumaia Trail Running taldeak antolatutako urteko lehen mendi irteera egin zen larunbatean. 20 korrikalari inguru elkartu ziren.

Mendiko korrika sustatze aldera, ZTR korrika taldeak urte berri honetarako mendi irteerak antolatuko ditu hilero. Lehena urtarrilaren 5ean izan zen, eta antolatzaileek kontatu dutenez, “arrakastatsua izan zen. Guztira 20 bat lagun elkartu ginen eta giro onean egin genuen Santa Barbara arteko joan-etorria”. 

Hurrengo mendi irteera hasiberrientzat izango da, urtarrilaren 20an. 10 kilometro inguruko ibilaldi bat egingo dute. Otsailean, berriz, 10erako jarri dute hitzordua. Egun hori, pasa den larunbatean bezala, mendian korrika ibiltzen direnentzat zuzendua izango da.