Iritsi dira Hiru Errege Magoak

Baleike 2019ko urt. 5a, 21:08

Itsasontziz iritsi dira Zumaiara Hiru Errege Magoak. Ludoteka parean geldialdia egin, eta karrozetan zeharkatu dituzte kaleak. Haurrak zain zituzten ordurako, eta goxoki ugari banatu dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ibilbidean zehar. Hona hemen Arnaitz Rubio Apreak egindako argazki bilduma.