Hilaren 8ra arte Gabonetako argazki lehiaketan parte hartu daiteke

Baleike 2019ko urt. 3a, 13:30

Urtero bezala, Gabonetako argiak gai hartuta, lehiaketa antolatu du udalak. Urtarrilaren 8an, asteartean, amaituko da parte hartzeko epea. 

Argazkiak whatsapp bidez bidali beharko dira 688 844 400 telefono zenbakira, egilearen izen abizenak adierazita. 

Epaimahaia Kultur eta Turismo saileko, Distira argazki elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatuko dute. Eta argazki onenaren saria irabazten duenak, Zelai Hoteleko jatetxean bi dastatze menu eskuratuko ditu. Argazki onenak, gainera, udal webgunean eskegiko dira.