Bihartik aurrera salduko dituzte eskuz binakako partidarako sarrerak

Baleike 2019ko urt. 3a, 11:30

Urtarrilaren 13an jokatuko da pilota jaialdia, Aitzuriko frontoian. Bihar 10:00etatik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak internet bidez, eta egunean bertan Aitzuriko leihatilan ere salduko dituzte. 

Pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketa bat hartuko du lehenbizikoz Zumaiak urtarrilaren 13an. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Mendizabal III - Erostarbe eta Jaka - Garmendia bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da, eta ondoren arituko dira Elezkano II - Rezusta eta Irribarria - Zabaleta bikoteak. 

Aitzuriko leihatilan bertan erosi ahal izango dira sarrerak, 30 euroren truke. Bihar goizeko 10:00etatik aurrera internet bidez ere erosteko aukera jarriko dute. 

Sarrerak erosteko, klikatu hemen.